Skip to main content

EAJk 'Euskadi Think Next' aurkeztu du, politika publikoen laborategia

Politika

Ortuzarrek iragarri du elkarlan aro bat irekiko dutela akademiarekin eta gizarte zibilarekin. Pertsonak erdigunean jarriko dituen “gizarte kontratu berri bat” egin nahi dute. “Kalitate goreneko zerbitzu publikoak eta sistema soziosanitario modernoa” nola egituratu pentsatzeko laborategia izango dela azaldu du EAJk.