Skip to main content

EAJren garaipen gazi-gozoa

Politika

EAJk eta EH Bilduk lehia parekatua izan zuten Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak irabazteko. Bi alderdiek 27 eserleku lortu dituzten arren, Imanol Pradales buru dutenek alderdi subiranistak baino 30.000 boto gehiago lortu zituzten. Koalizio abertzaleak emaitza historikoak izan ditu: 6 ordezkari eta ia 100.000 boto irabazi ditu. EH Bildu lehen indarra izan da Araban eta Gipuzkoan.