Skip to main content

Egiari Zor-ek salatu du Guardia Zibilaren ekitaldi publikoek haren biktimen "birbiktimizazioa" dakartela

Politika

2024, ira. 27 - 13:09

Guardia Zibilak Hego Euskal Herriko zenbait hiritan egindako ekitaldi publikoak salatu ditu Egiari Zor-ek. Azaldu dute horrek biktimen “birbiktimizazioa” dakarrela. Egiari Zor-en esanetan, “zuriketa” dute helburu egitasmo horiek. Memoria arloan hartu berri den norabideak hamar urte atzera egitea dela adierazi dute.