Skip to main content

Egoitz Urrutikoetxea erruduntzat jo dute, baina ez diote zigorrik ezarri

Politika

Egoitz Urrutikoetxea errudun jo arren, haren kontrako kondenarik ez ematea erabaki du Parisko Dei Auzitegiak. Apiril bukaeran epaitu zuten, 2005ean Frantziako Vichy herrian ETAk erabili zuen etxebizitza bat alokatzeagatik. Bi urteko kartzela zigorra eskatu zuen prokuradoreak haren kontra.