Skip to main content

Egun hemezortzi erbesteratu eta bost deportatu daude Euskal Herrira itzuli gabe

Politika

Etxeratek jakitera eman duenez, Anartz Aranbarri eta Luis Roncero iheslari ohiak Euskal Herrira itzuli dira. Orotara, egun, hemezortzi erbesteratu eta bost deportatu daude Euskal Herrira itzuli gabe. Bestalde, azkenaldian hirugarren graduen kontrako helegite ugari izaten dira Auzitegi Nazional espainolean. Berriki Ainhoa Barbarini, Asier Karrerarieta Asier Rodriguezi indargabetu diete hirugarren gradua.