Skip to main content

EH Bai prest da Frantziako alderdiek osatu duten “ezkerreko frontera” batzeko

Politika

2024, eka. 11 - 11:06
EH Baik bere sare sozialetan jakitera eman duenez, Ipar Euskal Herriko eta Frantziako hainbat alderdik “ezkerreko fronte bat” osatuko dute, “Emmanuel Macronen proiektuaren alternatiba izateko, eta eskuin muturraren proiektu arrazistari aurre egiteko”. Frantziako lau alderdik ere bat egin dute «frontea» osatzeko: PCF Frantziako Alderdi Komunista, EELV Europa Ekologia-Berdeak, PS Alderdi Sozialista eta LFI Frantzia Intsumisoa.

Ipar Euskal Herrian emaitza “historikoak” lortu ditu Batasun Nazionalak. Gehien bozkatua izan da herri gehienetan, eta, aurreko Europako hauteskundeekin alderatuta, 12.000 boto gehiago eskuratu ditu.
Hamaika Telebista