EH Baik begi txarrez ikusi du Michel Barnierren izendapena
Politika
2024, ira. 06 - 10:09
Michel Barnierren izendapenak erreakzio soka luzea ekarri du han eta hemengo politikagintzan, EH Baik esaterako, arbuiatu du horrek ez duela ordezkatzen uztaileko bozen emaitza. Ezkerreko indarrak agiri bidez erakutsi du bere ezinegona, eta adierazi du Asanblea Nazionalerako hauteskundeetako emaitzek argiki erakutsi dutela Macronen gobernuek azken zazpi urteetan ezarritako austeritate politikekin hausteko gogoa, eta egungo politika neoliberalei aurre egingo dion gobernantza aldaketa eta alternatiba berri baten nahia ere.