Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

EH Baik programa politikoa eta autonomia estatutua aurkeztu ditu Baionan

Politika

2024, abe. 16 - 09:12

“Euskal Herriak arlo ezberdinetan behar dituen eskumenak, tresnak eta gaurko egoerari loturiko neurrien inguruko proposamenak” finkatu ditu EH Baik bere lehen programa politikoan. Kapitalismoari kritika zorrotza eginez, ekosozialismoaren norabidean eraldaketaren beharra defendatu du alderdiak. Hiru gako nagusi nabarmendu dituzte, besteak beste: Ipar Euskal Herriko herritarren erabakitzeko eskubidea errespetatzea; euskarari estatus ofiziala aitortzea eta zazpi lurraldez osaturiko nazioa integratzeko borondatearen legitimazioa.

Hamaika Telebista