Skip to main content

EH Bildu Gasteiz, EAJ eta Elkarrekinek euskararen aldeko adierazpena onartu dute

Politika

2023, aza. 02 - 12:11
EH Bilduk aurkeztutako adierazpenak, azken asteotan egondako epai judizialek hizkuntza arloko udal eskumenen garapena mugatzen duela baieztatzen du. Era berean, euskara erabilera normal eta orokorreko zerbitzu eta lan hizkuntza dela aintzat jotzen duten dekretuaren artikuluak baliogabetzea erabaki larritzat jotzen du. Adierazpena EH Bildu, EAJ eta Elkarrekin Podemos taldeen aldeko bozkekin egin du aurrera. Alkatetza duen PSEk, bere aldetik, adierazpenaren aurka bozkatu du, PPrekin batera.