Skip to main content

EH Bilduko mahai politikoaren proposamena bozkatuko dute zuzendaritza berritzeko, ez baita alternatibarik aurkeztu

Politika

2025, urt. 28 - 08:01

EH Bilduko mahai politikoaren proposamena bozkatuko dute zuzendaritza berritzeko, ez baita alternatibarik aurkeztu. Bozketa telematikoa izango da, eta otsailaren 6an hasiko da. Batzarkideek ere Estatutuak onartu beharko dituzte. Bozketen emaitza otsailaren 8an jakinaraziko da, EH Bilduren III: Kongresua ixteko Iruñeko Baluarten egingo den ekitaldian.

Egindako proposamenaren arabera, bost idazkaritza nagusi izango ditu zuzendaritza nagusiak. Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusi izan beharrean idazkari nagusi izatea proposatu dute, beste lau lagunekin batera: Sonia Jacinto (Antolaketa idazkaria), Arkaitz Rodriguez (Ekintza Politikoko idazkaria), Nerea Kortajarena (Programa idazkaria) eta Gorka Elejabarrieta (Harremanen idazkaria).

Guztira 37 laguneko zuzendaritza bat bozkatu beharko dute bilkideek. Zerrenda horretako gehienak emakumeak dira, eta batez besteko adina 47 urte da.

Hamaika Telebista