Skip to main content

Otegik EH Bilduko koordinatzaile nagusi izateari utziko dio, eta idazkari nagusi bihurtuko da

Politika

2025, urt. 20 - 09:01

EH Bilduren hurrengo zuzendaritza nazionala osatzeko egungo Mahai Politikoak egindako proposamenak 37 pertsonek osatzen dute. Era berean, otsailaren 6a eta 8a bitartean egingo den bozketa prozesuan Idazkaritzaren osaera ere erabakiko da; EH Bilduk kongresu honetan finkatu duen bi ganberako zuzendaritza-sistema osatzen duen beste zuzendaritza markoarena, alegia.

37 pertsona horietatik 11 Mahai Politikoko berezko kideak dira. Horien artean feminismoen idazkaria, gazte idazkaria, antolaketa idazkariaren ondokoa eta Sortu ordezkatuko duen pertsona, zeintzuk Kongresua eta gero aukeratu edo izendatuko diren, haietako bakoitzari dagokion erabaki-esparru eta -moduei jarraiki.

Hamaika Telebista