Skip to main content

EH Bilduk Arabako Errioxako pediatria zerbitzua hobetzea aldarrikatu du

Politika

Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak Arabako Errioxan pediatria zerbitzua bermatzeko beharrezkoak diren kudeaketak egitea aldarrikatu du EH Bilduk. Zentzu horretan, koalizioak eskualdearen udalerri guztietan mozioak aurkeztu ditu, udaletxeek eskakizun hori osasun sailari helarazi diezaioten. EH Bilduk salatu duenez, udan zehar pediatren falta sumatu da Arabako Errioxako ESI-an, kasu askotan espezialisten oporrak ez baitira bete. Horren ondorioz, arreta presentziala izateko aukera murritza egon dela adierazi dute, haurrek beste herri batzuetara mugitu behar izan direla salatuz.