EH Bilduk babestu egin ditu Aranzadik biktimen inguruan osatutako oroimen webguneak
Politika
EH Bilduk Aranzadi zientzia elkartearen lana babestu du. Adierazi du gune horiek oniritzia jaso zutela alderdi politiko guztiei aurkeztu eta gero. Hala, kritikatu egin du EAJk eta PSE-EEk zientzia elkartea “elkarbizitzari oztopoak jartzearen” erruduntzat jotzen saiatzea.