EH Bilduk eta EH Baik herri gisa jokatzeko deia luzatu dute
Politika
2024, ira. 13 - 10:09
Biek estatus politikoak berritzeko akordio zabalak osatzea dute helburu. Hala, herri gisa jokatzeko deia luzatu dute. Azaldu dute ezker independentistaren lehentasuna dela nazio aitortzan eta burujabetzan sakontzea.
EH Bilduk irailaren 21ean hasiko du koalizioaren kongresu prozesua. EH Baik aroaren 23an Biltzar Nazionala egingo du.
Bestalde, PSE-EEk estatusaren inguruan esandakoak txarretsi ditu EH Bilduk. Izan ere, sozialistek adierazi dute EAJk eta EH Bilduk legebiltzarrean gehiengoa izan arren, ez dutela gizartearen "pluraltasuna" ordezkatzen.