Skip to main content

EH Bilduk Gasteizko Udal Gobernuaren aurrekontu proiektua babestuko du

Politika

Euskal Herria Bilduk Gasteizko Udal Gobernuaren aurrekontu proiektua babestuko du, azkeneko momentuan pasa den astean ezinezkoa zirudien akordioa PSE eta EAJrekin adostu eta gero. Koalizioaren ordezkariek, azkeneko egunetan gobernuaren jarrera aldatu dela baieztatu dute, akordioari bidea irekiz. 6 milioi euroko balioa izango du, besteak beste adinduentzako etxebizitza komunitarioak sortzeko 2 milioi euroko partidekin edo udalaren jabetzakoak diren etxebizitzak eraberritu eta merkaturatzeko 850 mila eurorekin. Udal Gobernutik ere, adospen bat lortzearen balioa azpimarratu dute. Euren jarrera beti berdina izan dela baieztatu dute ere, EH Bilduren proposamenak koherenteak izan direla aipatuz. Gauzak horrela, Gasteizko udalak 459 milioi euroko aurrekontua izango du 2024an, historiako altuena.