Skip to main content

EH Bilduk Jaurlaritzarekin negoziatzen jarraituko du 2025eko aurrekontuei begira

Politika

2024, aza. 29 - 12:11
EH Bilduk Eusko Jaurlaritzarekin negoziatzen jarraitzea erabaki du 2025eko aurrekontuei begira, beraz, ez du osoko zuzenketarik aurkeztuko. Nahiz eta EAJk eta PSEk osatutako gobernuak gehiengo osoa izan, PP, Sumar eta Voxek euren osoko zuzenketak aurkeztuko dituzte. Azken asteetan hainbat gairi buruz hitz egin ahal izan dutela azpimarratu du talde subiranistak, alegia, etxebizitzako politikak eta lanbide arteko gutxieneko soldata propioa izan dira gobernua eta alderdiaren artean landu dituzten gaiak. Otxandianok azpimarratu duenez, taldearentzat garrantzitsuak diren zaintzaren eta fiskalitatearen gaiak negoziaziotik kanpo geratu dira. Gauzak horrela, nahiz eta EH Bilduk hainbat zuzenketa aurkeztuko dituen 2025eko aurrekontu proiektuaren harira, positibotzat jo dute Eusko Jaurlaritzarekin elkarrizketarako eta negoziaziorako esparru bat sortu izana. EAJ eta PSEren aldetik, Jaurlaritzaren negoziatzeko borondatea erabatekoa dela adierazi dute negoziazioak hasi zirenetik, helburua aurrekontuetarako akordio zabala bilatzea dela babestuz.
Hamaika Telebista