Skip to main content

EH Bilduk mobilizazio nazionalerako deialdia egin du azaroaren 23rako

Politika

2024, ira. 30 - 15:09
Astelehen honetan azaroaren 23ko Bilboko mobilizazio nazionalean parte hartzeko deialdia egin du EH Bilduk. Euskal Herria “nazio bat dela” eta “errespetua” merezi duela aldarrikatuko dute. Arnaldo Otegik Gobernu espainolak “demokraziarako agenda bat amankomunean” jarri behar duela azaldu du. Horretarako, “ezkerreko politikak” egin behar dituela azpimarratu du. “Ezkerreko politika horretan funtsezkoa da nazioen aitortza egitea”, adierazi du. Hau da, Otegiren esanetan, “Estatu espainola plurinazionala dela”, ulertzea.