EH Bilduk salatu du Guardia Zibilak Gasteizko Plaza Berrian ospatuko duela Hispanitatearen eguna urriaren 12an
Politika
2024, ira. 30 - 10:09
Tortura zuritu nahi izatea eta Guardia Zibila goraipatzea onartezina dela uste du EH Bilduk. Hala, kezkatuta agertu da Gasteizen akuertelatutako Guardia Zibilak jauzi kualitatibo bat eman nahi duelako urriaren 12an, Gasteizko erdigunean desfile militar bat eginez, zehazki udaletxea dagoen plazan. Gasteizko Udalak eta bere gobernuak bere jarrera berriz aztertu beharko lukeela uste du EH Bilduk.