Skip to main content

EH Bilduk zerga-aldaketa sorta proposatu du etxebizitzaren inguruko espekulazioa geldiarazteko

Politika

Mikel Lopez de Ciordia

2026, eka. 23 - 12:06

EH Bilduk zerga-aldaketa sorta bat proposatu du etxebizitzaren inguruko espekulazioa geldiarazteko. Hala iragarri dute astearte honetan egindako agerraldian. Bertan azaldu dutenez, lau zerga aldatzen dituen foru araua erregistratu dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan.

 
Eva Lopez de Arroyabe EH Bilduko bozeramaileak azpimarratu duenez, “neurriak hartu behar dira etxebizitzari bere funtsezko eta berebiziko funtzio soziala itzultzeko, eta horretarako, egungo politika fiskala errotik aldatu behar da. Era berean, gaineratu du, “etxebizitza negozio edo inbertsio gisa erabiltzeko joera dela arazoaren muina”.

Alderdiak lau zergatan neurriak planteatu ditu. Sozietateen gaineko Zergaren kasuan alokairuan bost etxebizitza baino gehiago dituztenei diru-sarreren % 90eko hobaria kentzea proposatu du alderdiak. Ondare Eskualdaketen gaineko Zergan, aldiz, hirugarren eta ondorengo etxebizitzen eskualdatze tasa handitzea. EH Bilduk PFEZn % 20ko errekargua jartzea proposatu du turismo erabilerako etxebizitzei, eta beste eremu tentsionatuetan alokairuko etxebizitzen errentak erreferentziazko indizeen gainetik kobratzen dituztenentzat. Amaitzeko, Ondare-zergaren kasuan, 800.000 eurotik gorako ondareentzat zerga-oinarria altuena erabiltzea proposatu da.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista