EH Bilduko eta Zurekin Nafarroako zinegotziak ez dira Espainiako errege-erreginen harreran izango
Politika
Iruñeko Udalak borboiak gonbidatu ditu hiriburura, Batasunaren Pribilegioaren 600. urteurrenaren aitzakiarekin. Alkateak urteurrenaren programa ofiziala “desegin duela” salatu du EH Bilduk. Iruñeko Zapia sariaren banaketa, adibidez, egun bat beranduago egingo dute. Zurekin Nafarroak argudiatu du ez duela “monarkia legitimorik nahi”. Hala ere, EH Bilduk arratsaldeko ekitaldietan parte hartuko duela argitu du.