Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

EH Bildurekin partekatutako Laudioko Udal Gobernua utzi du Omniak

Politika

2024, eka. 21 - 12:06
Laudioko Udal Gobernua osatzeko adostu zuten akordioa bertan behera utzi dute Euskal Herria Bilduk eta Omnia talde politikoak. Izan ere, oposiziora pasatzeko erabakia hartu dute Omniako hiru zinegotziek, urtebetez gobernua partekatu eta gero. Azaldu dutenez, Gobernua osatzen zuten bi taldeen ereduak desberdinak izanik, kudeatzeko orduan egondako desadostasunak nabariak izan dira eta kudeaketa zuzenetik urrundu dira. Jada martxan dauden gaien tramitazioarekin aurrera jarraitzea adostu dute bi taldeek.
Hamaika Telebista