Skip to main content

EH Bilduren Mahai Politikoak Pello Otxandiano Kanpo proposatu du lehendakarigai izateko

Politika

EH Bilduren Mahai Politikoak ohiko bilera egin du, gaur goizean, Donostian, eta bertan erabaki du Pello Otxandiano proposatzea lehendakarigai gisa. Orain, EH Bilduren oinarriek berretsi egin behar dute Mahai Politikoaren proposamena. Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiak eman du proposamenaren berri, hedabideen aurrean egindako agerraldian .Otegiren esanetan, “solbentzia, ziurtasuna, konpromisoa, arima eta pasioa” eskaintzen ditu Otxandianok.