Ehun euskal preso politiko, hiru deportatu eta hamahiru iheslari daude, gaur-gaurkoz
Politika
Udane Arbeo Astigarraga
2026, api. 17 - 09:04
2023az geroztik, atzean uzten joan dira urruntzea eta sakabanaketa politikak, baita lehen graduko erregimen zorrotzenak ere. Pixkanaka, espetxe legeria arrunta aplikatzen hasi da, eta horrek aukera ireki du preso askorentzat etxera itzultzeko eta bizitza berregiteko. Baina prozesua ez da amaitu; izan ere, Etxeraten arabera, gaur egun oraindik 100 preso daude. Horietatik, 50 baino gehiagok erregimen itxian jarraitzen dute, nahiz eta kolektiboek dioten lege arrunta salbuespenik gabe aplikatuz gero kalean egon beharko luketela.

















