Ekainaren 3ra atzeratu dute SNCFk bakegileen aurka jarritako kalte-ordainen auzia
Politika
2024, ots. 07 - 08:02
Euskal presoen askatasuna eskatzeko 2022ko uztailaren 23an Akize eta Baiona arteko trenbidea oztopatzeaz akusatutako bederatzi lagunak ekainaren 3an epaituko dituzte. Trenbidea blokeatzegatik 159.000 euroko kalte ordaina eskatzen die SNCF enpresak.