Ekhiñe Atorrasagasti: "Erorien Haranetik hezur guztiak ateratzeko erabaki politikoa behar da"
Politika
Atera dituzte Primo de Rivera faxistaren gorpuzkiak Erorien Haranetik. Primo De Riveraren eta Frankoren gorpuak ateratzeko erabaki politiko bat nahikoa izan den bitartean, gaur gaurkoz, euskal herritar asko beraien senideen gorpuzkiak Madriletik Euskal Herrira ekartzeko borrokan daude. Euren gertukoen egoera argitzeko zain jarraitzen dute askok.