Skip to main content

Elkarrekin Podemosek zuzenketak aurkeztuko ditu Aldundietan Fortuna Handien zerga proposamenari

Politika

Elkarrekin Podemos-ek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundiek fortuna handien gaineko zergarako egindako proposamenari zuzenketak aurkeztuko dituela iragarri du. Taldearen bozeramaileek EAJ eta PSEren proposamena zerga desitxuratzen duela baieztatu dute eta estatu mailako markoari egokitzea aldarrikatu dute. Aldundietako gobernuek egindako proposamena, besteak beste, 3,2 milioi eurotik gorako ondarea zergapetzea aurreikusten du, Espainiako estatuan 3 milioitik gora egiten den bitartean. Gehienezko tipoan ere aldeak daude, Aldundiek 16 milioitik gorako ondasunentzat ezarri nahi du, estatuan 10 milioitik gora zergapetzen denean. Elkarrekin Podemosetik esan dutenez, marko berri hori hartzen bada diru bilketa hamar aldiz handiagoa izango da.