Skip to main content

Epaileak martxoaren 9an emango du 11 bakegileren aurkako epaiketaren inguruko epaia

Politika

11 ekintzaile epaitu dituzte Baionako Zigor Auzitegian, uztailaren 23an autobidea blokeatzeagatik. Baiona eta Hendaia artean autobidera oinez sartzea, autobidera objektuak sartzea, zirkulazioa oztopatzea eta manifestazio debekatu batean parte hartzea egotzi diete.

Prokuradoreak 950 euroko isuna galdegin du hamaika auzipetuentzat. Defentsak berriz, errugabetzea eskatu du. Erabakia martxoaren 9an jakinaraziko du auzitegiak. Auzipetuek ekintzaren zilegitasuna defendatu dute eta bereziki Esnal eta Paroten egoera eta bake prozesuaren aldeko engaiamendua aipatu dute egun hartako ekintzaren beharra arrazoitzeko.

Trenbidea blokeatu zutenak abenduan epaitu zituzten. 800 euroko isuna jarri diete.