Erkorekak ez du agerraldirik egingo Astigarragan hil zen gaztearen auzian azalpenak emateko
Politika
2024, mar. 26 - 09:03
Josu Erkoreka Lakuako Segurtasun sailburuak ez du Gasteizko Legebiltzarrean agerraldirik egingo Eneko Valdes Astigarragako gaztearen heriotzari buruzko azalpenak emateko, EAJk eta PSEk uko egin diotelako EH Bilduk egindako eskaerari. Julen Arzuaga legebiltzarkidearen ustez, "EAJk eta PSEk gaur hartu duten erabakia, Erkorekak azalpen horiek emateari uko eginez, bereziki mingarria da. Erabateko mespretxua da, eta familiarekiko errespetu falta ikaragarria”.