Ernai "ekonomikoki itotzeko eta politikoki deuseztatzeko" saiakera salatu du antolakundeak
Politika
2023ko irailaren 22an Aitor eta Galder gazteen espetxeratzeak salatzeko bi ekimen egin zituzten gazteek, Bilbon eta Gasteizen. Horietan, 133 kide identifikatu zituzten. Orain, zortzi hilabete geroago, identifikatutako kideei isunak heldu zaizkie mozal legea aplikatuta. Isun horiek 1.500 eta 2.500 euro artekoak dira; guztira, 290.500 euro. Ernaik Mozal legea modu neurrigabean aplikatu izana salatu du. Historikoki borroka sozial eta protesta demokratikoen kontra herri mugimendua itotzeko “asmo argian beste urratsa bat” argi azaldu dute “133 kideri isuna jarriz, eta isunen kostua handituz”.
Ordura arte antolakundeak jasandako “erasorik larriena” dela adierazi dute, “antolakundearen jardun politikoa hipotekatzea” eta “proiektuarekin aurrera ezin egitea” helburu gisa kokatuz. Horren atzean Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila dagoela eta haien jarrera antidemokratikoa seinalatu nahi izan dute.
Ernairen jarduna sostengatzeko kanpaina ekonomikoa jarriko dute martxan. Horren baitan, elkartasun zozketa eta crowfunding bat abiaraziko dute. Herritar ororen ekarpena “ezinbestekoa” zaiela azalduz, “elkartasuna piztu eta bat eginez” aurrera egiteko nahia adierazi dute.