Gazteen larrialdi egoera aztertu eta horri aurre egiteko proposamenak mahaigaineratu ditu Ernaik
Politika
2024, ots. 21 - 08:02
Ernaiko kideek "Gazteontzat" proposamena aurkeztu dute. Txosten batean bildu dituzte gazteen bizi kalitatean eragiten duten zortzi eremu: osasun mentala, etxebizitza, enplegua, zaintza, hezkuntza, trantsizio ekosoziala, eskubide zibil eta politikoak, eta bizi ereduak. Idazkiak bizitza prekarioen erantzuleak markatu eta alternatibetan sakontzeko aldarrikapenak jasotzen ditu.
Proposamenak herrietan eta auzoetan zabalduko dituzte hurrengo hilabeteetan.