Ernaiko gazteek protesta egin dute Espainiako Gobernuaren ordezkaritzan, Zelaia eta Barbadoren defentsan
Politika
Zelaia eta Barbadoren espetxeratze aginduaren aurkako ekintza egin dute hamarnaka gaztek. Bilbon Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren aurrean lotu dira eta errepidea moztu dute. Bi gazte erakinean kateatu dira. Gasteizko Ertzaintzaren egoitzan ere kateatu dira hainbat gazte. Ertzaintza gogor oldartu da gazteen aurka eta guztiak identifikatu ditu.