Ernairen kontrako isunak “neurriz kanpokoak” direla salatu du gazteen defentsak
Politika
2024, aza. 29 - 11:11
Ernairen 133 kideri jarritako zigorren aurkako epaiketak azaroaren 28an hasi dira Gasteizen. Seguratsun Sailak 1.500 eta 2.500 euro tarteko isunak ezarri dizkie, guztira 290.000 euro. 2023ko irailean Galder Barbadoren eta Aitor Zelaiaren espetxeratzearen aurkako protestak egin ziren. Bilbon eta Gasteizen hiru lagun atxilotu eta ehun baino gehiago identifikatu zituen Ertzaintzak. Segurtasun Sailak, desordena publikoa egotzita, zigorrak eskatu zituen 133 lagunentzat maiatzean.
Ernairen defentsak helegiteak aurkeztu zituen. Errekurtso horiei lotuta, lehenengo Gasteizeko gertakariak aztertu dira eta, ondoren, Bilbokoak. Aztertutako bi kasuak “lehentasunezkoak” dira epailearentzat eta baliteke beste kasu batzuetan eragitea. Maddi Bilbao, antolakundearen abokatuak, isunak “neurriz kanpokoak” izan direla azaldu du.