Errepresaliaturik gabeko azken Aste Nagusia izan behar dela adierazi dute
Politika
Aimar Erkiaga
2026, abu. 18 - 16:08
Bilboko Aste Nagusia ate joka dagoelarik, Sarek eta Bilboko Konpartsek gaur goizean Arriaga aurrean aldarrikatu dute 2026ko Aste Nagusia errepresaliaturik gabeko azken jaia izan behar dela.
Soluzioa azken preso, iheslari eta deportatua bere herrira itzultzean emango dela esan dute eta abuztuaren 28an Bizkaiko Etxera Egunean parte hartzera gonbidatu dituzte, bilbotar, bizkaitiar eta euskal herritar guztiak.

















