Ertzaintzak Gasteizko Letren Fakultatea indarrez desalojatu duela salatu du IAk
Politika
2024, ots. 29 - 14:02
Polizia unibertsitatetik kanpo egon behar dela aldarrikatzeko mobilizazioa burutu du Ikasle Abertzaleak taldeak. Herri Unibertsitatearen testuinguruan taldeko hainbat kidek Gasteizko Letren Fakultatean itxialdia egin zuten asteazken arratsaldean, gaua bertan igarotzeko asmoarekin. Aitzitik, Ertzaintzak fakultatean sartu eta ikasleak indarrez kanporatu zituen, hainbat pertsona zaurituz. Gauzak horrela, Herri Unibertsitateko egitaraua bertan behera utzi eta EHUren “izaera poliziala” salatzeko mobilizazioa egin dute.