Skip to main content
1200x90 Noticias de Gipuzkoa

Espainiako Gobernuak 78ko sanferminetako biktimak aitortzeko konpromisoa hartu du

Politika

2024, eka. 20 - 14:06
Ministerio ezberdinen esku dauden dokumentu guztiak desklasifikatzea eskatu dio EH Bilduk Espainiako Gobernuari, azken lau hamarkadetako iluntasuna eta zigorgabetasuna alde batera uzteko eta egia eta duintasun fase bat irekitzeko. Bel Pozueta diputatu nafarraren interpelazioari erantzunez, Angel Victor Torres Memoria Demokratikoko ministroak konpromisoa hartu du aurrera egiteko 78ko sanferminetako biktimen egian, aitortzan eta erreparazioan.
Hamaika Telebista