Espainiako ministro batek martxoak 3ko biktimak omendu ditu, lehen aldiz
Politika
2024, mar. 01 - 12:03
Angel Victor Torres, Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroa, Asisko San Frantzisko elizaren ondoan jarritako monolitora joan da 1976ko martxoaren 3an poliziak hil zituen bost langileei babesa adieraztera. Martxoak 3 elkarteak ostegunean egindako prentsaurrekoan Espainiar estatuak gertatutakoa argitzeko trabak jartzen dituela salatu zuen. Ministroak iragarri duenez, 2024ko Espainiar Estatuko aurrekontuetan EH Bilduk Estatuko gobernuarekin adostutako 600.000 euroko partida barneratuko da. Honako diru hau elizaren konponketarako erabiliko da. Gasteizko alkateak, Maider Etxebarriak, Zaramagako Eliza memoria demokratikoko espazio izendatzeko eskaera egin dio Espainiako Gobernuari. 2023an Gernikak ere horrelako izendapena jaso zuen 1937an jasan zuen bonbardaketagatik.