Skip to main content

Espetxe Zuzendaritzak Iruñeko espetxeko zuzendaria kargutik kendu du

Politika

Enrique Soto Iruñeko kartzelako zuzendariaren kargu-uztea argitaratu du Espetxe Zuzendaritzak. Salhaketa presoen aldeko elkarteak erabakia ospatu du. Izan ere, Salhaketa Nafarroak azaldu duenez, Sotoren agintaldiaren ezaugarria presoekin muturreraino zorrotza izatea izan da, inoiz ez presoen aldekoak.

10 urte eman ditu Sotok zuzendari gisa. Salhaketa Nafarroak, gainera, adierazi du Sotorekin hitz egitea oso zaila izan dela beti, eta pandemian arau bereziki gogorrak ezarri zituela.

Zuzendaritza aldatzeak paradigma-aldaketa ekarriko duela ikusteke dagoela ziurtatu dute.