Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

Etxebarriko udaltzain bat salatu dute Arkautiko titulua faltsutzeagatik

Politika

2024, abe. 19 - 09:12

Etxebarriko Udaltzaingoan hiru urtez lan egin zuen pertsona bati Arkautiko polizia-akademiaren titulua faltsutu izana leporatu diote. Udaltzaingoan sartu zen barneko lan-poltsa baten bidez, ez zen Arkautin egon. Udaltzaina dagoeneko kaleratu dute.

Udaltzain horrek jarritako isunek, atxiloketek eta abarrek ez dute inolako balio juridikorik izango. Atxiloketa guztiak legez kanpokoak dira, eta, berez, bertan behera geratuko lirateke. Era berean, hiru urte horietan ezarritako isunak baliogabetuta geratu dira eta herritarrei dirua itzuli beharko zaie.

Hamaika Telebista