Skip to main content

Etxerat-ek "aitortza eta erreparazioa" eskatu ditu sakabanaketaren biktimentzat

Politika

Ekitaldia egin dute Donostian, presoen senide batzuekin eta zenbait ordezkari politikorekin batera, eta lege esparru bat galdegin du elkarteak: uste du tresna bat behar dela agerian uzteko "haien eskubideak ere urratu zirela".

Sakabanaketa politikak amaituta, biktimen "aitortzari eta erreparazioari begirako urrats eraginkorrak" espero dituzte orain Etxerat-eko ordezkariek.