Euroeskualdeko presidentetzaz jabetu da gaur Nafarroa 2026ra arte
Politika
2024, mar. 05 - 07:03
Erreleboa gaur goizean izan da Erriberrin, Euroeskualdearen Urteko Batzarrean, Alain Rousset, Maria Chivite, eta Iñigo Urkullu, hiru eskualdeetako gobernuetako arduradunak biltzen dituen Batzarreko gainerako kideekin batera. 2023ko jarduera-balantzea eta aurtengo aurrekontu-orientabideak aurkeztu dira. Alain Rousset presidenteak Maria Chiviteren esku utzi du Europako taldearen buruzagitza irudikatzen duen "makila".