Skip to main content

Europar Parlamenturako hauteskundeetako hautagaiak aurkeztu dituzte euskal alderdiek

Politika

Euskal Herria Bildu Orain Errepublikak koalizioaren parte izango da, Kataluniako Esquerra Republicana, Galiziako BNG eta Balearretako Ara Mes alderdiekin batera, Espainiar Estatuaren barruti bakarrean aurkeztuz eta Pernando Barrena euskal zerrendaburua izanik. Iparraldean, aitzitik, hauteskundeetan parte hartzeari uko egin dio EH Baik, barruti bakarra izanik ordezkaritza eskuratzeko aukerak oso txikiak baitira. Gauzak horrela, Euskal Herria aitortzen duten ezkerreko hautagaitzen alde egiteko deia zabaldu dute. Populismoen gorakadarekin kezkatuta agertu da ere EAJren hautagaia den Oihane Agirregoitia. CEUS – Europa Solidarioaren aldeko zerrendaren burua izango da, Coalicion Canaria, Geroa Bai eta El Pi alderdiekin batera osatutako koalizioan. Iparraldean, bestetik, koalizio ekologista baten zerrendaren parte izango da EAJ.