Skip to main content

Euskal Herrian ere 'lawfare' bat dagoela ohartarazi du Sortuk

Politika

Garcia Castellon epaileak Sorturen aurkako sumarioa berrabiarazi du. Sortuko eta Sareko zenbait kidek erabilitako txat batzuk ikertzen ari dira. Txat horietan "presoei eginiko harrera ekitaldiei buruzko informazio ugari" jartzen zutela esan du Manuel Garcia Castellon epaileak. Horren aurrean, Euskal Herrian ere 'lawfare' bat dagoela ohartarazi du Sortuk eta helburua nazio eskubideen aitortzan aurrera egiteko aukera zapuztea dela. Espainiako Estatua demokratizatzeko aukera orori atea ixtea dela azaldu dute.