Euskal Herriko hondartzak presoen alde
Politika
2024, abu. 05 - 16:08
Abuztuko lehenengo igandearekin batera, presoen eskubideen aldeko aldarrikapena Hego Euskal Herriko sei hondartzetara heldu da. Orion, Donostian, Mutrikun, Bakion, Laidan eta Lekeition mobilizazioak egin dira. Urtero antolatu ohi ditu ekintza horiek Etxerat elkarteak, baina aurten, lehen aldiz, Sare Herritarrarekin batera mobilizatu dira. “Indarrak batzea ezinbesteko zaigu fase berri honetan”, adierazi dute.