Skip to main content

Euskal presoei ezartzen zaien salbuespen politika amaitzeko eskatu du Sarek

Politika

Irati Alvarez

2024, abe. 23 - 11:12

Euskal presoei ezartzen zaizkien “salbuespen neurriei amaiera ematea” aldarrikatu du Sarek abenduaren 21ean Bibon. Gogoratu dute euskal presoen aurka aplikatzen diren «salbuespen lege» batzuk oraindik indarrean daudela. Hori salatzeko eta egoera honi aterabide bat bilatzeko, urtarrilaren 11n Bilboko Casilla kiroldegitik abiatuko den manifestazio nazionalean parte hartzera deitu dute.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista