Skip to main content

Eusko Jaurlaritzak “espetxe-azpiegitura berriak” sustatuko dituela adierazi du

Politika

2024, uzt. 19 - 10:07
Bilboko Euskalduna Jauregian Mandela Eguna dela eta egindako ekitaldi batean, Pradalesek iragarri du Jaurlaritzako legegintzaldi honetan “azpiegitura berriak” sustatuko dituela, espetxeetako plazen eskaintza “eskariari egokitzeko”.
Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen sailburu Maria Jesus San Josek helburu gisa jarri ditu presoek “egindako kaltea aitortzea” eta espetxe arloan erakundeek hartzen dituzten erabakiak biktimei egoki azaltzea. Gehitu du espetxeak “errehabilitazio sozialerako” baliatzeko,  legea “zorrotz” errespetatu behar dela, “araudiek ezarritako murrizketak eta aukerak” kontuan izanda. Era berean, azaldu du beharrezkoa dela arduraz jokatzea biktimekin ere.
Mandelaren Egunarekin bat eginez, Ruth Alonso epaileari eman diote Francisco Javier Gomez Elosegi saria.
Hamaika Telebista