Skip to main content

Eusko Jaurlaritzak ez du aurreikusten Gogora institutuaren datu basean aldaketarik egitea

Politika

2025, mar. 19 - 11:03
Maria Jesus San Jose Eusko Jaurlaritzako Justiziarako eta Giza Eskubideetarako sailburuaren ustez, Gogora institutuaren 'Gerra Zibileko hildakoak Euskadin' txostenean jasotako errolda egokia da. Hala, esan du ez dutela aurreikusten Gogora institutuaren datu basean aldaketarik egitea. Azaldu du zerrendak "aplikatu beharreko araudiari" erantzuten diola, eta memoria historikoaren legearen xedea eta printzipio orokorrak betetzen dituela.

Intxorta 1937 elkarte memorialistak agerraldia egin zuen otsailaren 14an, eta Gogora institutuari exijitu zion faxistak ezabatu zitzala bere zerrendetatik. Bi arrazoi eman zituen horretarako: alde batetik, memoria historikoaren legearen aurkakoa dela, eta, bestetik, matxinatuak eta errepublikaren alde borrokan hil zirenak parez pare ikustea "iraingarria" dela.
Hamaika Telebista