Eusko Jaurlaritzak ostegunean hasiko du berriz bere jarduna
Politika
2024, abu. 26 - 16:08
Abuztuko geldiadiaren ostean, ostegunean ekingo dio berriz bere jardunari Eusko Jaurlaritzak. Lehen Gobernu Kontseilua Donostiako Miramar Jauregian egingo da. Bileran, lehendakaria zein sailburu guztiak bilduko dira urte berrirako helburuak aztertzeko xedez.
Bi gai nagusi izango dira bileran: Osakidetza hobetzeko "herri ituna" adosteko elkarrizketak, eta EAEn politikagintzan aritzeko Legebiltzarreko taldeei proposatuko dien kode etikoa.
Bi gai nagusi izango dira bileran: Osakidetza hobetzeko "herri ituna" adosteko elkarrizketak, eta EAEn politikagintzan aritzeko Legebiltzarreko taldeei proposatuko dien kode etikoa.