Eusko Jaurlaritzaren lehen urtearen balantzea egin du Imanol Pradalesek: “Ekintza-gobernua gara”
Politika
Datorren astean urtebete beteko da Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakari izendatu zutenetik Eusko Legebiltzarrean, eta haren gobernua martxan jarri zenetik. Ostegun honetan, Eusko Jaurlaritzaren lehenengo kudeaketa-urtea ospatzeko ekitaldia egin dute Lehendakaritzaren atarian. Imanol Pradales lehendakariak gobernuaren jardunaren balantzea aurkeztu du, eta adierazi du agintaldiko gobernu-programaren %54 dagoela dagoeneko martxan.
Esan duenez, horrek frogatzen du “ziurgabetasun-egoera honetan ekintza-gobernua direla eta arazoei aurrez aurre begiratu, arriskatu eta erantzun berriak eskaintzen dituen Gobernua direla. Horrez gain, Eusko Legebiltzarraren eta beste eragile sozial batzuen eztabaida konstruktiboa eskertu eta “irainetik eta deskalifikaziotik” ihes egitea eskatu du.