Eusko Legebiltzar berria osatzeko indar politikoetako kideak akreditatzen hasi dira
Politika
2024, Maiatza 03 - 13:05
Apirilaren 21eko hauteskundeen emaitzen zereginek pil-pilean jarraitzen dute indar politikoen agendetan. Indar politiko bakoitzak lortutako legebiltzarkideak, Eusko Legebiltzar berria eratzeko akreditatu behar izango dira.
Eusko Legebiltzarreko kideak maiatzaren 3tik aurrera hasiko dira akreditatzen. Diputazio Iraunkorrak legebiltzarra eratzeko eta mahaia aukeratzeko osoko bilkurara deitu beharko ditu hurrengo hamabost egunetan. Maiatzaren 6an hasiko den arren atzerako kontaketa, apirilaren 3an bi kide akreditatuko dira: Jon Hernandez Sumarreko ordezkaria eta Amaia Martinez Voxekoa.
Maiatzaren 7an, 27 legebiltzarkide gehituko zaizkie bi horiei, EAJko ordezkari guztiak akreditatuko baitira. Egun bat geroago batuko zaizkie sozialistak. EH Bilduko kideak, hilaren 13an akreditatuko dira. 27 eserleku lortu ditu koalizio subiranistak aurten, inoizko talde parlamentariorik handiena izanik. PP da akreditazioaren egunari buruz informaziorik eman ez duen alderdi bakarra.
Dagoeneko martxan da Eusko Jaurlaritza berria osatzeko prozesua. EAJk PSE lehenetsi du, eta litekeena da negoziazioak askorik luzatu gabe akordio bat lortzea. Bien artean, 39 eserlekuren gehiengo osoa izango lukete Imanol Pradales lehendakari izendatzeko.