Eusko Legebiltzarrerako zerrenden proposamena jakinarazi du EBBk, berrikuntza eta aldaketa nabarmenekin
Politika
2023, abe. 12 - 10:12
Imanol Pradales lehendakari eta Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidente izateko hautagai dira. Arantza Tapia, Josu Erkoreka, Joseba Egibar, Jose Antonio Suso edo Iñigo Iturrate zerrendetatik kanpo geratu dira eta Markel Olano edo Nerea Melgosa, berriz, zerrendan sartu. Abenduaren 11tik 24ra bitartean hautagai berriak aurkeztu ahal izango dira hauteskunde-zerrendetan parte hartzeko. Prozesua urtarrilaren 27an amaituko da, Ezohiko Aberri Batzarrean, behin betiko zerrenda onetsiz.